4 kiloko gaznentzat xahatzeak 150 egün gütienez iraiten dü, 2 - 3 kiloko gaznentzat 120 egün eta 0,5 - kg 1 etako gaznentzat 90 egün. Xahatzeko berotarzüna 6etik 15° etara da. Xahatze gelaren hezeizari edo higrometria %75 ekoa da.

Xahatze denboran, gaznak üngüratürik eta espuntxetatürik edo brozatürik dira. Espuntxetatzeko, hura, gatza eta axaleko xahatze altxadüra baliatzen ahal da.

Xahatze denborak, 2,5 eta 4 kiloetako gaznentzat, garrantzia berezia dü bena kilo bateko gaznentzat garantzia gütiago dü, hiru hilabetez baizik xahatürik beitira. Bost hilabeten bürüan, ber egitura begiratüz, gozo bortitzago bat emaiten düe. Gazna mota ttipi hau güti aldatzen da eta bertan jateko egina da.
Beste bi motako gaznek, hiru hilabeten bürüan, egitüra amiñi bat elastikoa düe eta gozoa, nahiz berri izan, ürrin hon güti düe. Bost hilabetetarik landa, axala ülüntzen zaie, ürrin honak agertzen dira eta orrea malgü eta hurtgarri bilakatzen da. Bederatzü hilabetetarik harat, izigarri hurtgarri eta kasik hauskor bilakatzen den orrean, kristal xuri xehe eli bat agertzen dira. Frütü gozo bat dü eta ürrin honak ügaritzen dira. Hain xüxen egiaztatzen dena, ezne gordinean gaznatürik direnentzat.
AZKORRIA KOPERATIBA - 64130 MUSKILDI (ZUBEROA)
Tel : +33 (0)5 59 28 17 16  Fax : +33 (0)5 59 28 17 43  contact@azkorria.com