Gure artaldeak herriko ardi atzak baizik dira: bearnesa, manexa bürü gorria eta manexa bürü beltza. Hazkuntza emankorrago bat behartzen düen kanpotik sarrerazirik izan diren ardi eznatsü atz güziak osoki baztertürik dira.

Azaroa hastapenean, ardiak ertzen dira. Hameka kilotan axuriak atzerrialat saldürik dira (Espaina, Italia...) edo leküan berean ehorik eta bestelakatürik. Artalde zati baten berritzeko, axuri tanda bat begiratürik dateke. "Agneau de lait des Pyrénées edo Ahüñamendiko ezneko axuria" ezagügarria, arau zorrotzen arabera, bere amaren ezneareki baizik hazia izan den axuri bat dela segürtatzen dü, beste motako janariak eta antibiotiko errekeitüak osoki debekatürik direlarik.

Berritan jeitsirik den (goizean eta gaüan) ardien eznea, axurkatik landa, hamabost egün berantago baizik koperatibalat igorrik izaten ahal da. Hola nola, abentütik üztailarat artino (artzain gehienentzat jeiste püntüa), ardi batek egünkal litro bat, litro bat eta erdi ezne emanen dü. Gero, üdan, ondoan diren bortüetara, artaldeak eramanik dirateke. Gure ardien janaria, belarrez, arradailez, bihiz (arto, triticale), hurgabeko janariez (jeiste püntüan) eta bazkaz egina da.
AZKORRIA KOPERATIBA - 64130 MUSKILDI (ZUBEROA)
Tel : +33 (0)5 59 28 17 16  Fax : +33 (0)5 59 28 17 43  contact@azkorria.com
  • Zuberoa
  • Gure ardiak
  • Gure lokarriak