Ezneak, sano, leial eta salerosdün izan behar dü.

Eznearen nolakotarzünaren ikertzeko, erkide bakoitxentzat hilabetoroz lau berezte edo ikerraldi eginik dira.

Berezteak, kanpoko berezilari batek bürützen dütü
(abelsendagile, laborategi)

Egoki ez den eznea ekoizleak arrunt baztertzen dü.

Zaingoa lanbidekoer HACCP saileko argibide ereduak agertü behar zaitze. Zer nahi izanik, argibide horik egunekotürik izan behar dirateke.
Ezne ekoizleek, zaingoa lankidekoen esküko begiratzen dütüe: zorkontüak eta sail horietako argibide güziak:

- ezne igorteetaz, ezne biltze bakoitxa, egüna eta ezne heiña,
- ardier emanik zaien okelaren antolaketa, janari eta azi erosteak eta janari ala azi horien antolaketan diren ekeiak (idazkitto,estalki...). Behartze horik, alorretarik erosiak diren mozkinentzat ere bali dira.


Gaznaren idazkittoak, nahasgeietaz, ekei idorraren zonbataz, begiratze berozketaz, jateko hon den epeaz, araldiaren zonbakiaz, argibideak emaiten dütü.
AZKORRIA KOPERATIBA - 64130 MUSKILDI (ZUBEROA)
Tel : +33 (0)5 59 28 17 16  Fax : +33 (0)5 59 28 17 43  contact@azkorria.com