Gük, AZKORRIA taldeak, AOC Ossau Irati sorterrian, leküko ardi kenteki, eremü ttipi eta handixagoko gure etxalteen biziarazteko eta laneremü horier gero baten emaiteko nahikünte azkarrareki, Euskal Herrian, Xiberoan berean, gure koperatiba sorrerazi dügü.

Gazna egileak eta artzainak algarretaratüz, ber xedeareki, gure lantresna zaintüz eta mozkina partekatüz, itxaropen ekarle den abentura hontan, giren gizon eta emazteak, gogoz eta goxoki sartü gira.

Herriko ekonomia garapenaren parte harzale, gure lürraldeari balio handiago bat ekarriz, gure kulturan bermatüz, diharü mailan berjabegoalat heltzeko, antolakuntza molde hortan sinesten dügü. Üngüramenaren peretxüan eta bardintarzünezko ekonomia joanarazte ürratsean, zintarzünez sartürik gira.

Gure ardiak, belarrez, bihiz eta alagiaz baizik egina den janarieki hazirik dira. Erran nahi beita kabalearen hokiaren peretxatzeko, genetikoki aldatürik eta zokitürik diren janari güziak osoki baztertzen dütügüla.

Hazkuntza mota hontarik dügün ezneareki, ezne gordinari lehentarzüna emaiten ahal deiogü. Holaz, maila gorako gaznak eskentzen dütügü, oso bereziak eta berezko axalareki AOC Ossau Iratitik, orre mardoalat artinokoak.

Bortüko laborari, ohidürazko hazkuntzaren peretxazale, gure artaldeak, üdan, bortüetako alagietara doatza. Ibarran, gure koperatibak eskülangintzako moldeak ürgaizten dütü : gaznen moldatzea eta artatzea esküz egina, egünko tresneria berrietan bermatüz, osagarribide arauak osoki peretxatüz eta undarkinen izadizaingoaren erabilka segürtatüz AZKORRIAko balio osoeki bat eginez, gaznaren egitetik, hedatzealat, xahatzetik igaranez, ekoizle eta langileen arteko lanak partekatürik dira.

Gure harremanak fidantxan, peretxüan, adixkidetarzünean eta bardintarzünean hoinarritürik dira. Algarreki gogo honez lanean ari gira algar lagüntza eta gizatarzüna nausi den giro batean.

Gure mozkinetaz harro, herrian berean eta herritik kanpo gure gaznen ezagütarazteko, harreman arrunt eta egiatsüak hontüz, egünko erosleen atsegina eta haien begiratzea gure helbürü nausietarik da.
AZKORRIA KOPERATIBA - 64130 MUSKILDI (ZUBEROA)
Tel : +33 (0)5 59 28 17 16  Fax : +33 (0)5 59 28 17 43  contact@azkorria.com