Azkorria gaztantegiko parteliantek, balintza ageri zorrotz bat honartü düe, bereziki ardien janariaz eta kabaleen ontsa izateaz :

- zokitürik izan diren janariak baztertüz (belartopo eta artopo),
- gure ardiak egünoroz bazketara alatzera eramanez,
- OGM bihiak baztertüz,
- Etxaltekal, ekoizpena mügatüz, ekarpen edo kalitate handiko ezne bat segürtatü nahi dügü eta arren, gozoa bere sorterriari lotürik zaikeon gazna bat.

Bortükari esker, etxalteko bazkak debetatzen ahal dira eta holaz, belarrak, arradailak eta bihiak idorrerazi ondoan, artegietan eta bordetan atetzen ahal dira. Janari idor hori, kanpoko bazketara, egünorozko elkaldieki, artaldearen negüko hazkürria dateke.

Iraurgeia lastoz edo iratzez edo gorotziloen bürdüin zoladüzko diren artegietan ardiak aterbetürik dira. Iraurgeia egünoroz edo bi egünetarik berritürik da. Urtean, gütienez berritan ekirik da eta gorotza atetürik. Soroetan hongailü bezala baliatürik dateke.

Maiatzean edo/eta setemerez, bortütik eraitsi bezain sarri ardiak bixkarratürik dira.
AZKORRIA KOPERATIBA - 64130 MUSKILDI (ZUBEROA)
Tel : +33 (0)5 59 28 17 16  Fax : +33 (0)5 59 28 17 43  contact@azkorria.com