Gaüan, ekoizleek bildû düen bezperako bi jeitsaldiko eznea, bero-erabilka edo berotze arrunt batetarik landa, gaznatze untzialat hüstürik da. Gaznatzea, ordüan hasten da.

1) Gatzatüaren puxkakatzea
Untzian, eznea lau bidalditarik igaranen da :
- hontaldia, ezne-lantaredi bat hozitüz, eznearen gazitzea da helbürüa,
- gazatzeareki "gatzatüa" deitzen den jele bat egiten da,
- gatzatüaren puxkakatzeak, eznea bi alditan zatitzea lagüntzen dü,
- gerle-gazitü nahasdüraren erabilkak eta urtaroen arabera 39° artinoko berotzeak, gaznaren egiteari beharrezko txortatzea ekarten deio.
2) Untzitik elki ondoan, gerle eta gazatüaren berezpenareki, lehen zapatzea
Gaznaren moldatzearen hasteko, gazna egileak txortatze gehiena egina dela erabakitzen dü. Gatzur eta gatzatü bihi nahasdüra untzitik xüxenka elkirik eta mahainalat ezarrik da lehen zapatze baten egiteko. Ber denboran, gerleznea, 5° tan den untzi batetan igorrik da.

3) "Gatzatü arroskillaren" zatiketa
AZapatze llabür batetarik landa, moldatürik izan den « gatzatü arroskilla » nahi den gaznaren handitarzünaren arabera, kuboz zatitürik da.

4) Gaztanaxalak eta oihalak, gerlean bustatzea
Ber-ber denboran, gaznaren berotarzünealat ekarteko, oihalak eta gaztanaxalak gerlean bustirik dira.

5) gaznen moldatzea eta oihalstatzea
Gazna kubo bakoitxa, aitzinetik oihal batez estalirik izan den gaztanaxal batetan sartürik da. Oihala, gaznaren gainealat ützülik eta gainean, estalgi bat ezarten zaio.
6) Zapatzea
Gaznak, tinkailüetan herrokatürik dira, apür edo hanitx hiru oren irainen düan zapaldi batentzat. Ondotik, gaztanaxaletarik elkirik dira, berriz ützülikatürik eta gaztanaxaletan arrasartürik dira.Biharamünean, gaznen handitarzünaren arabera, geresalan üzteko denbora aldatüz, gazitürik dira.
AZKORRIA KOPERATIBA - 64130 MUSKILDI (ZUBEROA)
Tel : +33 (0)5 59 28 17 16  Fax : +33 (0)5 59 28 17 43  contact@azkorria.com